viernes, 8 de enero de 2010

3.ataza

Hau da Eider Iturregui eta biok egindako bideolana.
Euskal kulturaren gainbeherarekin batera, Olentzerok duen gainbehera ere ikus dezakezue bideo honetan.

jueves, 7 de enero de 2010

Irratirako albistea

IRRATIAREN IZZENA:Txapo irratia
ALBISTEGIA: Goizeko albistegia
HIZLARIA: Ainhoa Romero
ERREDAKTOREA: Ainhoa Romero
ATALA: Kultura
IRAUPENA: Minutu bat

Euskarazko irratia, hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna

Euskarazko irratiek euskalduntasuna garatu eta gainontzeko printzipioak bere menpe jarri beharko lituzkeela nabarmendu du Monasteriok. Euskarazko irratiek etorkizunera begira dituzten erronkak asko dira.
Monasterioren iritziz, hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna izateaz gain tokian-tokiko gaiei eta gai «globalagoei» heldu beharko lieke irratiak. Are gehiago, horretan laguntzeko Internet baliatuta Euskal Herrian dauden euskarazko hedabideen arteko lankidetzaren alde egin zuen. Euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia nabarmendu zuen Mikel Bujandak. Testuinguru horretan tokian tokiko informazioaren garrantzia goraipatu zuen.

miércoles, 6 de enero de 2010

Asel Luzarraga idazlea kartzelara bidali dute Txilen, behin-behinean

Asel Luzarraga (Bermeo, Bizkaia; 38 urte) idazlea eta Euskal PEN Klubeko zuzendaritza batzordeko kide behin-behinean espetxera bidali du Txileko Auzitegiak gaur, Temuco eskualdeko Justizia idazkaritzaren aurka atentatua egiten saiatu zela egotzita. Etxean lehergaiak edukitzea leporatu diote, halaber.

Alejandra Garcia Bermeen Auzitegiko epaileak Sergio Moya fiskalari hiru hilabeteko epea eman dio ikerketa bukatzeko.

Urte zahar arratsaldean lehergailu batek ez zuen eztanda egin Temucoko Justizia idazkaritzan, detonazio mekanismoan akatsa izan zuelako. Ordu batzuk beranduago Luzarraga atxilotu egin zuten Padre Las Casasen -han bizi da-, atentatu saioaren egilea izatea leporatuz.

Berria.info

sábado, 2 de enero de 2010

20 lagun atxilotu eta 2 tona kokaina atzeman dituzte

GASTEIZ. Guardia Zibilak bi tona kokaina atzeman zituen ostegunean, Forondako aireportuan (Araba), aireportura iritsitako kargako hegazkin batean. Saltzera iritsi balira 200 milioi eurotik gorako balioa izango zuela azaldu du Poliziak. Operazioan, gainera, hogei lagun atxilotu dituzte. Operazioak zabalik jarraitzen du, eta Guardia Zibilak ez du beste azalpenik eman.

Urte berri on!

Urte berri on guztioi!

miércoles, 23 de diciembre de 2009

Google-en lehenengo anuntzioa telebistan

Hemen uzten dizuet Google-ek telebistarako eginiko lehenengo anuntzioa.

viernes, 18 de diciembre de 2009

Mendebaldeko Saharara itzultzeko baimena eman dio Marokok Haidarri

Nekazaritza akordioa sinatu du Marokok Europako Batasunarekin
32 egun iraun ditu Aminatu Haidarren infernuak. Gose greba muturreraino eraman eta erietxean sartu behar izan dute, Espainiako Gobernuak Aaiunera itzultzeko akordioa lortu ahal izateko. Bart gaueko bederatzietan iritsi zen Lanzaroteko aireportura ekintzaile sahararra etxera eramango zuen hegazkin militarra. Ordu batzuk gehiago behar izan zituzten diplomazialariek Marokoko agintariak konbentzitzeko. «Hau garaipena da. Nazioarteko zuzenbidearen, giza eskubideen eta sahararren kausaren garaipena», adierazi zuen Haidarrek erietxetik irteterakoan.

Iturria: berria.info

jueves, 17 de diciembre de 2009

2.ataza: Nafarroa zeharkatzen duen Done Jakue Bidaia

Hemen uzten dizuet klaserako egindako 2. ataza.

martes, 15 de diciembre de 2009

Maialen Lujanbio txapelduna














Andoni Egañak badu ordezkoa: Maialen Lujanbio, honek irabazi baitu gaur Txapelketa Nagusiko finala. Horko bere aurreneko txapela du, eta aurreneko emakume txapelduna da.

jueves, 10 de diciembre de 2009

Datorren urte arte

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako ateak itxi dira. Xabier Amurizaren bertsoek eta Joan Irazabalen hitzek amaiera eman diote 44garren edizioari.